XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pontifizea izan zen hamahiru urteetan zehar, Sixtok ondasun ugari bildu zuen baina, era berean, diru asko gastatu zuen eraikinak egiten, eskulturak eta pinturak agintzen, eta aita santuaren kaperan kantatzen zuen eta oso ondo trebatuta zegoen koruaren mantenimenduan.

Nikolas Vak bezalaxe, eraikin handiek eta zeremonia ospatsuek jendearen Elizarekiko begirunea areagotzen zutela defendatzen zuten.

Sixtok Erroman egiteko agindu zituenetariko eraikinik ospetsuena Sixtoren Kapera izan zen: hura apaintzeko garai hartako freskoen pintatzailerik famatuenetariko hiru deitu zituen, eta hauek Bibliaren pasarteetako eszenen irudiak pintatu zituzten hormetan; hala ere, sabaia Michel Angelok ornatuko zuen geroago, eta ezin hobeto, Sixtoren loba zen Julio II Aita Santuak aginduta.

Botticelli, Perugino eta Ghirlandaio izen handiko artistak ziren Sixtok Erromara gonbidatu zituenean.

Baina zergatik aukeratu zituen hauek hain zuzen?

Hiru pintatzaile hauek ezaugarri bat zuten amankomunean, euren obretan aintzinako Erromako elementuak uztartzeko gaitasuna alegia.

Izan ere, euren freskoetan erretratatutako irudietarik asko jatorrizko erromatarretatik kopiatuta daude.

Horrez gain, hiru artista hauen estiloak, ezberdinak izanda ere, armonia handiz elkartzen ziren.

Botticelli, Perugino eta Ghirlandaio deituta, Sixtok bere gustu eta kezken adierazgarri bihurtu zuen kapera.